XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Musde Alkat Barkoxe, zûtan dit sinheste,
Zuri egiten deizût ene photerez trite.
Ene haur dothe gaber aita jar zakhitze,
heen tritez balia ene etsaien kuntre;
Zure karitatia Jinkuk ohart dûke.

JELKHALDI 17 Au champ. Jelkhi: Mera eta apheza kaiderala. Paradoble. Jelkhi: lau jandarmak Etxahuneki herrokan.

CAMROBER
Jaun mera, horra dûgû
Etxahun kriminela.
Orai aithortû deikû
Ogendanta hori dela.

FOREY
Behar dûgû ezari
Orai lekhû segûrrin,
Arnegatkeriarik
Berriz ez dezan egin.

MERA
Estonatzen naik hanitx
Obra horrez, Etxahun.
Orano holakorik
Etzian izan Xiberun.

Etxahunek khanta.

Espiritu Saintia, dohakaben sûstengia,
Zuri egiten deizût haurren gomendia,
Espetzaie faltatûko hersiki izatia;
Erakuts izezû saintûki bizitzia,
Beste mûndin dezen goza alagrantzia.

Barkoxtarrak adio, zaharrak eta gaztiak,
Jente praubiari ûrrikaltzen zidienak.
Zien gomendin ûzten tût ene gaxo haurrak,
Lagûnguarik gabe, diren malerusak;
Jinkuk orhit tûke ziek egin hunkiak.